XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZANDIAK. SANTXO AUNDIA

Eneko Aritza dogu Naparroa'ko erreiñuaren sortzaille, eta Santxo Aundia gure erreinu orren goi-maillako errege.

824'garrenean egin eben euskaldunak ENEKO Naparroa'ko buruzagi; eta andik berreungarrena baiño len, Europa'ko erregerik ospetsuena zan SANTXO AUNDIA.

Eta ori, berak eta bere aurreko erregeak egindako politika-jokoari esker.

Zein politika joko?

Mugetako gizonen buruzagiak ezkontza-bidez, beraganatu.

Ori dala ta, Erromatarrak eta arein aurreko keltak gurera sartu baiño lenago euskal-lur genduzan bazter guztiak birjaso ta beraganatu zituan SANTXO AUNDIAK.

Ona emen, Santxo Aundia'ren erreiñuko mugak: Bordel'etik Soria'raiño, goitik bera; eta Asturias'tik Katalunia'raiño, ezkerretik eskumara.

BURDIN-AROA

Millagarrenaren aurreko urtean eta Iruña'ko uriburuan izan zan koroatua SANTXO AUNDIA.

Bederetzigarren gizaldi illuna istilluz eta baltzunez betekoa izan zan Europa guztian; Iparraldeko Wikingo praka-gorrien eta Egoaldeko arabiar muztur-baltzen eraso ta eragiñen ekiñagaitik, batez be.

Naste areik zirala ta, millagarren urtean munduaren azkena zetorrela zabaldu zan bazter guztietan.

Urtegarren aretan ezkondu zan Santxo, Kastelerriko buruzagiaren alaba Munia'gaz ezkondu be.

Amar urte lenago, bere Leire'ko konbentuan azi ta eziten egoan bitartean, arabiarrak Iruña'ko inguruetan ebiltzan euskal-erreiñuko uriburua eurakanatu gurean.

Santxo Abarka zan orduko erregea Naparroa'n.

Ipar-Euskalerrian egoan, ango inguruetara sartu ziran Wikingoen aurka burrukan.

Eta negu gorria izan arren, Auñamendi edurrez zuri-zuri egoala, Egoalderako bidea artu eban.

Abarka arinak berak eta bere mutillak jantzi, mendiak lasterka igaro, ta Iruña'ra sartuta, ango arerioak beingo baten ondatu eta igeska jarri zituan.

Almanzor zan arabiar onein buruzagia.

Sekulako kalteak egiten jarraitu eban kristiñau errietan.

Santxok, bere koroatzearen irugarren urtean, bere koñatu zituan Leon'go ta Kastelerriko kondea beraganatu eta Almanzor'en aurka joan zan areikaz batera.

Soria-inguruko Katalañazor zelaietan izan zan burrukea.

Sekulako burrukea!

Almanzor'ek galdu eban gudaldia, baita bere bizia be gudaldiagaz batera.

URRE-AROA

Wikingoak eta arabiarrak emendik betiko urrundu eta 33 urrezko urte ederrak emon zituan SANTXO'k bere erreiñuaren buru lez.

Lurrak aberastu zituan, erriak jantzi, konbentu kultura-eragilleai lagundu, artu-emon aberatsen iturri zan Santiago'tarren bidea obetu, egokitu ta zaindu...

Baiña uts aundi bat egin eban eriotz-zorian: ainbat kostata osotutako Euskalerria zatitu.

Ez eban orretan euskal-lege zarra jarraitu, Frankoen lege barria baiño.

Eta orrelan, bere seme zarrena zan Gartzia'ri oraingo Euskalerria osotzen daben zazpi errialdeak eta Euskalerri zan Errioxa emon eutsazan.

Bere bigarren seme zan Fernando'ri Kastelerriko Konde-erria.

Ranimiro irugarren semeari Aragoe.

Eta laugarren eta azkenengo bere seme Gonzalo'ri Sobrarbe ta Ribagortza.

Andik urte batzutara Fernando'k Kastela'ko errege egin eban bere burua.

Ramiro, Sobrarbe ta Ribagortza bere anai gazteari kenduta, Aragoe'ko errege egin zan.

Euskaldunak dira ba, Naparroa'ko erregea bide dala, Kastela ta Aragoe'ko lenengo erregeak.

Euskaldunak, baita, erreiñu bi orreitako lenengo bizilagunak.

URKIOLA'k.